Pressbook
Xarnege tradizio euskaldun eta gaskoia elkartzen dituen proiektua da, bi kulturon antzak eta berezitasunak sormenez eta pasioaz beteriko modu paregabean erakusten dituena. Bost musikariek oso ezagun eta ez hain ezagun diren taldetan parte hartu dute, Ganbara, Euritan blai eta Landerida, besteak beste. Zarrabetea, ttun ttuna, txanbela, bertako kornamusak eta tresna askoz gehiagoren bidez tradiziozko doinuen interpretazio berri eta freskagarriak burutzen dituzte. Efekto elektrikoak ere gehitzen dira, baina piezen jatorrizko ikutua gordez eta albumari estilo moderno-tradizionala emanez, trad-rock baino. Musikariek soinuekin jolasteko modua biziki gustatzen zait, erritmo-patroi zail eta exekuzio zoragarriz josiak. Entzun zarrabetearen soinu latza, behi-adarren leherketa eta ustegabeko birak moldaketetan. Albuma entzuten dudan bakoitzean soinu eta doinu berriak topatzen ditut eta gero eta gero eta erakarriago sentitzen naiz. Batzuetan Hedningarnaren lanik onenak gogora datozkit. Beste batzuetan, armomioa harrigarria darion herriko musikarien soinu zoroen bilketa dirudi.
Datozen kontzertuak
Argazkiak
Bideoak
Xarnegeren bideo batzuk disko berria aurkezten edo munduan zeharko jaialditan jotzen.MP3
Entzun gure hiru diskoetatik hartutako pieza batzuk.
Hitzak
Euskaldun eta gaskoien kulturak
Gure tresnak
Jotzen ditugun musika-tresna batzuk.
Fitxa teknikoa
Pdf dokumentua gure behar teknikoekins (soinua, argia, pistak...). Jarri harremanetan gure teknikariarekin, Yan Prevost, informazio gehiago behar izanez gero: yanrahan@hotmail.fr
Harremana
Jarrri gurekin harremanetan emailez (xarnege@xarnege.com), telefonoz (+34 605 715 735), faxez (+34 943 332 397), posta arruntaz (Xarnege, Martieta Etxadia 2 - 20180 Oiartzun (Euskal Herria) edo bisita ezazu gure facebook-a (http://www.facebook.com/xarnege)


Joan Baudoinek musika-tresna tradizionalak egin eta jotzen ditu. LANDERIDA, CANICULA, VERD E BLU, MESCLAM!, UN PAS UN SAUT... taldeetako partaidea izan da.
Bohak (Landetako kornamusak), hurdy-gurdy, xirulak, ttun ttunak eta perkusio herrikoiak jotzen ditu.
Juan Ezeizak biolina, albokak eta stompbox jotzen ditu.
GANBARA, LANTZ, TADUSAK eta EURITAN BLAI taldeetan parte hartu eta euskal musikari eta abeslari anitzekin kolaboratu du.
Simon Guillauminek zarrabete elektroakustikoa jo eta kantatzen du.
FABURDEN, BA'AL eta PASSAIRES taldeetako partaidea. Zarrabete irakaslea Pau Pyrénées eta Landetako kontserbatorioetan. Musika tradizional gaskoian aditua eta sortzailea.
Lucia Longué: xirulak, besson (ttun ttun bikoitza), ahotsa, soinu txikia eta boha (Landetako kornamusa). MONACAS eta BA'AL taldeetako kidea. Musika tradizional gaskoian aditua.
Josean Martín Zarkok gitarra eta bouzouki jotzen ditu. GANBARA, ALBOKA, LANTZ, TADUSAK eta EURITAN BLAI taldeetan eta euskal musikari eta abeslari askorekin aritu da.
