Xarnegeren errepertorioa tradiziozko doinuek osatzen dute (branleak, gabotak, jauziak, segidak, polkak, rondeus, mutchikoak, balsak...). Gutxi gora behera ordu eta erdiko musika saioa modu gaskoi eta euskaldunaz moldatu eta interpretatua.
Branleak, gabotak, jauziak, segidak, polkak, rondeus, mutxikoak, balsak... modu gertuaz joak bi herri ezberdinen adierazpideak dira, euren jatorri komunika publiko zabalak askotan ezagutzen ez badu ere. Doinu beraren bertsioak modu ezberdinez, tresna ezberdinez edo dantza-urrats ezberdinez interpretatzen dira, baina izpiritua berbera da.
Bi kulturetan agertzen diren doinuei garrantzia berezia eman diegu. Tresnak ere arretaz tratatu ditugu, Joan bere herriko musikako ikertzaile eta luthier delako eta taldeak kontzertuetan erabiltzen dituen tresna asko berak sortu dituelako.