Gaueko lana Euskal Herrian

M. Clément Hapet
Baionako Barrutiko Kontseiluko batzarkidea (1897)


Frantziatik Espainiarako kontrabando edo gaueko lanaren industria garai batean oso emankorra izan zen gure mugan. Euskaldunak beren ausardia, odol hotza eta trebetasunaz nabarmendu izan dira beti. Arkaitza, Enparan, Artola eta izen handiko beste horrenbeste kontrabandisten egintzek ospe merezia lortu dute Bidasoaren bi aldeetan.
Kontrabandoaren industria gure lurraldean hiru eratara egin ohi da: lehorrean, uretan, egundoko erosketaldian.

Lehorreko kontrabandoa
Lehorreko kontrabandoan era guztietako arriskuak daude. Gaueko langileen taldeak normalean hamar edo hamabi gizonek osatzen dituzte, 20 eta 35 urteen arteko gazteak, altzairuzko nerbioak dituztenak. Ilaran jarrita, lurraldearen ñabardura txikienak ere ezagutzen dituzten gidari trebeen atzetik isiltasun osoan ibiltzen dira. Gau ilunenak profitatzen dituzte eta distantzia oso luzeak zeharkatzen dituzte bidezidor maldatsuetan barrena, bizkarrean zama eramanez. Topaketaren seinale txikienaren aurrean gidariek gastigu ahotsa ematen dute. Batzuetan bidezidorrean enboskada dute zain eta aduanazainen tiroak inguruan txistuka pasatzen dira. Karabineroek salaketa bati esker aurkitu egin dituzte.
Zamalariek ez dute erantzuten. Ziztu bizian mendian desagertzen dira, aldez aurretik erabakitako urrutiko topagune batean berriz biltzeko. Karabineroak segitzen saiatu orduko, ez da kontrabandistarik izango.
Euskal kontrabandista baketsua da. Ez ditu inoiz aduanazainak erasotzen, baina, aduazainak segitu eta aurre egiten badio kontuz! Aurrez aurreko borroko izugarria gertatu eta aduazaina zauri hilgarriek jota eroriko da.

Uretako kontrabandoa
Uretako espedizioak bereziki arriskutsuak izaten dira. Normalean, kanoa lauetan egiten dira, Bidasoaren gaineko arrainen moduan. Gaua iluna da. Gutxi barru untziak kai egokira iristen dira beren zamak esku onetan uzteko. Hala ere, batzuetan ibai ertzetik tiro hotsek agurtzen dituzte. Karabineroak lanean ari dira.
Karabineroen untziek zaintzen duten ibaian ez dago ezkutalekurik. Ustekabean harrapaturiko gaueko langileek askotan zama utzi behar izaten dute. Hendaia osoan ez dago inor istorio dibertigarri hau ahaztu duenik: Bidasoan abandonatutako hogeita hamar kupel ardo aduanara eraman zituzten eta, aztertu ondoren, bertan ura baino ez zegoela konturatu ziren. Kapitaina kontsolatzeko modurik ez zegoen.

Egundoko erosketaldia
Euskaldunak inportatzen duten artikulu batengatik zergak ordaintzeko prest badaude ere, ezin dute ulertu Estatuak zerga neurrigabez arropak eta garbiketa edo erabilpen pertsonalean beharrezkoak diren merkantziak garestitzea. Euskal probintzietan familia ohoretsuen eta aberatsenek muga zeharkatu eta Parisetik bidalitako konfekzio artikuluak erosteko eskubidea dutelakoan daude. Espektakulu bitxia izaten da Hendaian emakume dotore eta neska ederrak ikustea goizean loreak ilean dituztela iristen, eta arratsaldean egundoko kapelekin alde egiten. Modu xume, praktiko, arriskurik gabekoa da aduana legeak saihestearren, ezerk ez baitu debekatzen soineko dotorez eta kapela loredunaz janztea.
Ez duela askorik, Donostiako familia batek, ezkontza zela eta, Parisetik hiru soineko enkargatu zituen. Aduanan ordaindu beharrekoa erraz 4.000 liberatara hel liteke. Andregaia bere lagun minekin Hendaiara joan zen lau zaldik zeramaten gurdi ederrean. Bertan eguna pasa, eta ilunabarrean soineko berriez jantzita itzuli ziren. Aduanan gelditutakoan, agenteak esan zuen: "Baina, hori dena berri-berria da, andereñoak! -Aurkitu dugun berriena! Erantzun zioten bidaiari politek. Ez duzu pentsatuko hain soineko ederrak aurkituta etxera modaz pasatako jantziez itzuliko ginenik? -Arrazoi duzue, erantzun zuen aduanazainak, galdutako 4.000 liberarengatik goibelduta; segi andereñoak, eskubide osoa duzue eta!"

Kontrabandista nabarmenak
Itsas kontrabandisten artean Arkaitza aipatu behar da, ibaian aduanazainen tiroek hildakoa, eta Joakin famatua. Azken horrek, ibaian kafe eta kakao kargamentuarekin harrapaturik eta karabinero batek gordeta, bapatean horren gainera jauzi egin, armak kendu, ibaira bota eta 10.000 liberatik gorako bere zama errekuperatu zuen.Entre los contrabandistas marítimos hay que citar a Arkaitza, muerto en pleno río por una bala de los aduaneros, y al no menos célebre Joaquín.
Azken guda karlistan gure mugatik gertu benetako bataila izan zen kafe eta kakao konboia zaintzen zuten kontrabandista nafar eta sargento baten agintera zeuden karabinero batzuen artean. Aldez aurretik pasa ahal izateko sargentoari 20 ontza urre eman bazizkioten ere, horrek diru gehiago lortzeko edo, konboia gelditu zuen. Azpikeriarengatik amorraturik, kontrabandistek eraso egin zuten. Ordubete ondoren sargentoaren gorpua aurkitu zen. Gainean setazko zorro berde batean 20 ontzak urre zeuden.

Gaueko lana delitua ote?
Gaueko lana konbentzio delitua baino ez da. Berez ez da inmorala. Lege fiskalek zigorgarri bihurtzen dute.Argazkia: Kepa González (Diapolan)
Euskaldunentzat kontrabandoa ekintza natural eta errugabea da, are naturalagoa herriak banatzen dituzten mugak fiktizioak direnean. Askotan mugen ezarpena indartsuenaren ustezko eskubidearen aplikazioa baizik ez da.
Kontrabandista arduratsu batek galdetu zionean, apezpikuak kontrabandoaren bekaturik ez dagoela erantzun zio. Erlijioak muga gordetzeko lanean korrupzioa debekatzen du. Korrupzioatik haraindi, ez dago bekaturik.

Euskaldunen anaikidetasun eta elkartasuna
Euskaldunengan sorterriaren eta mendien sentimendua beste guztien gainean dago.
Bidasoaren bi aldeetan euskaldunek familia bat osatzen dute. Oroitzapen, ohitura, behar eta interes komunak dituzte.
Elkar lagundu behar dutenean, bihotz bera dute, arima bera, pentsaera bakarra. Edozein sakrifiziorako pronto dira.
Inoiz ezingo dira euskaldunak konbentzitu behar bereziko artikuluengatik zerga oso altuak ordaindu behar dituztela.
Hitz batean, moralaren arauak eta erlijioaren pretzeptoak ezagutzen dituzte, ez besterik. Arau eta pretzepto horiek betebeharra baino ez dute sentitzen.

Ondorio
Librekanbista naiz.
Telegrafoa, telefonoa eta burnibideak asmatu eta gero gure etxeetan espetxeetan bezalaxe gordetzea ezin dut onartu.
Industriaren hedapenaren bertuteak eta herrien arteko anaikidetasuna goraipatu eta gero, gure mugak mendi altuenak bailiren handitzea ezin dut onartu.
Aurrerabidea eta zibilizazioa ez dautza elkar maite duten eta harreman sendoak dituzten herriak hesi zeharkaezinez inguratzean eta aduanen bidez banatzean, are gutxiago herri horiek, Pirinioan bezalaxe, familia bat eta bera osatzen dutenean.

"La Tradition au Pays Basque: Ethnographie - Folk-Lore - Art populaire - Histoire - Hagiographie" Elkar Argitaletxea-1982